Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

martes, 28 de octubre de 2014

Lehenengo irakurgaia eta emangarria

Hitz gakoak
  1. Alfabetatze digitala.
  2. Hezkuntza berriztatu.
  3. Eskolaren eta errealitatearen arteko desoreka.
  4. Web 2.0
  5. Informazio eta komunikazioaren gizartea.
Galderak
  • Zure ustez, nolakoa izan behar da hezkuntzaren eta gizartearen arteko berdintasuna errealitateari begira?
  • Teknologia erabiltzerako orduan, kritikotasuna garrantzitsua al da? Zergatik?


Sintesia

Gaur egun, gizartea gero eta azkarrago aldatzen ari da, eta honen arrazoiren bat teknologia da. Eskoletan IKT-ak txertatzea ezinbestekoa da, baina teknologia ez sarrarazteko bi arrazoi daude, irakasleen prestakuntza eza eta baliabide eza, hain zuzen ere.



Gizartean oreka mantendu behar da eta horretarako, eskolak IKt-ak erabili behar ditu, gizartearen ezaugarriei hobeto egokitu ahal izateko eta alfabetatze digitala sustatzeko. Eskolaren beste funtzio bat eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea da, hau da, pertsona guztiak teknologiara erabiltzeko aukera dutela ziurtatzea eta berdintasunezko gizartea lortzea. Hala ere, funtziorik garrantzitsuena, hezkuntza eredua berriztatzea da.

IKT-eek, umeak motibatugoak egotea sortzen dute, talde lana errazten dute, errealitatearekin bat egiteko modua da eta ikasleek aktiboak daude.  Bestalde, teknologiak (Web 2.0 batez ere) eskolan erabiltzeko  hainbat aukera eskaintzen ditu: blogak, wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, Moodle, bideojoko eta software didaktikoak… bakoitzak funtzio konkretu bat betetzeko; gurasoekin harremanetan egotea, hezkuntza komunitateari berriak helaraztea, ikasleak ikertzera bultzatzea, estekak partekatzea, ideiak antolatzea, etab. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario