Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

sábado, 15 de noviembre de 2014

Ortua sortzen

Ingurumenaren zainketa lantzeko eskolan egin ahal den ekintza ortua da. Proiektua Lehen Hezkuntzako umeentzako pentsatuta dago, ikasleek autonomia pixka bat izatea ezinbestekoa baita. Ekintza honekin lortu nahi dena da umeek ingurunearen alde hezitzea eta inguruneari buruz ikertzea. Talde lana sustatuko da, tresnak eta txandak aldatuz, arazoei irtenbideak bilatuz... 

Ekintzaren helburu nagusiena ingurumen iraunkorra sustatzea da, umeek txikitatik gure jarduerek ingurunean duten eraginaz kontziente izatea, eta horretarako baliabideak modu iraunkorrean erabiltzeko bideak bilatu behar direla ulertzea.

Curriculumarekin lotuz zenbait helburu eta eduki landuko dira jarduera honetan zehar, Ingurunearen Ezaguera deituriko irakasgaikoak batez ere. Alde batetik, helburuei dagokionez; natur inguruneko eta gizarte-inguruneko gertaerak eta fenomenoak ulertzea eta elkarren arteko erlazioak ezartzea, eta beste aldetik, edukiei dagokionez; autonomia, afektibitatea, talde lana, elkarbizitza...

Hemen utziko dudan helbidean baratze bat sortzeko pausuak eta argibideak azaltzen dira: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario