Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 30 de octubre de 2014

Astekaria

2014/10/30

Saio teorikoan, irakasleak bideo bat jarri digu non Maria Acaso deituriko emakumeak hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz bere iritzi pertsonala eman duen:

  • Boterea
  • Ikusezina
  • Denbora
  • Espazioa
  • Ezagutza
Bideoa ikusi ondoren, esan behar dut guztiz ados nagoela Maria Acasorekin. Hausnartzera eraman nau, eta egia da eskolaren hainbat aspektu aldatu eta berritu egin behar direla, horrela gaur egungo eskola gaur egungo gizartera egokitu ahal izateko. 


Hau egin eta gero, irakasleak begiak izteko eskatu digu, berak testu bat irakurtzen zuen bitartean, eta aipatu behar dut lasaitasuna sentitu dudala, baina zaila egin zaidala testuari jarraitzea. 

Klasearekin amaitzeko, taldeka jarri gara eta egin beharreko lanari buruz hitz egin dugu. Nahiko galduta geundenez, gure zalantzak galdetu eta argitu ondoren lana antolatu ahal izan dugu. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario