Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

Astekaria

 2014/10/23


Gaur, greba eguna izan denez, bakarrik egon gara hiru ikasle klasean. Behin gaia aukeratuta izanda, bloga sortu dugu eta irakasleak pausuz pausu azaldu digu nola txertatu ahal ditugu irudiak eta bideoak egiten ditugun sarreretan. Estekak sortzen ikasi dugu, irudi bat nondik hartu dugun adierazteko, adibidez. 

Proba batzuk egin ondoren, sarrerak nola publikatzen diren ikusiz gero, bi orrialde gehiago sortu ditugu; astekaria eta materiala eta erreferentziak, hain zuzen ere. Egin ditugun probak etiketa baten bidez sailkatu dugu, baina uste dut beste egun batean proban egin ditugun sarrerak ezabatuko ditudala. 


2014/10/30


Gaurko saioan, blogan sartzeko hainbat aukera ikusi ditugu. Josunek gadget batzuk sartu ahal ditugula esan digu, eta beraren pausuak eta azalpenak jarraituz, sarrerak antolatzeko gadget bat ipini dugu, beste bat Feed deitutakoa, non hezkuntzari buruzko informazioa agertzen da, Clocklink izeneko web orritik erloju bat ipini dugu, esteka zerrenda bat erabili dugu klaseko lagunen blogak ikusi ahal izateko, profilako argazkia jarri dut eta azkenik gadget bat txertatu dut bloga apaintzeko (Fish), ez daukalako erabilera baliagarririk. Orokorrean saioan gadgetak bilatzeko eta zertarako balio diren ulertzen egon naiz bai bloga apaintzeko bai erabilgarritasunerako. 


2014/10/31


Blogak irakaskuntzan duten eraginari buruzko informazioa bilatu dut, hainbat blogak ikusiz. Hau egin ondoren, taldeak osatu ditugu, informazioa partekatu, eta aurkezpena prestatzen hasi  gara. 



Taldekide bakoitzak bere informazioa komunean jarri du, eta aurkezpena egiteko ideiak proposatu. Prezi erabiltzea erabaki dugu, aproposena iruditu zaigulako, eta blogaren erabilera eta blog motak azaltzeko eskema bat txertatu dugu Bubbl erabiliz. Amaitzeko, informazioa banatu dugu,  bakoitzak zer azaldu behar zuen finkatuz. Hona hemen egin dugun aurkezpena:
 2014/11/13 

Gaurko saioan, Word erabiltzeko hainbat pausu ikasi ditugu. Oso baliagarria izan da niretzat, ez nekielako nola erabili behar ziren zenbait herraminta, eta etorkizunerako lanak egiteko erabilgarria dela ikusi dut. Lehen, nahiko denbora ematen nuen aurkibideak egiten, eta gaur ikasi dut "Tabla de contenido" izeneko aukerarekin askoz errazagoa dela egitea. Dokumentuaren ikuspegi ezberdinak daude, eta bakoitzak bere erabilgarritasuna du, aurkibidea egiteko (eskema) edo edukiak hobeto aurkitzeko (mapa), adibidez. Word programan dauden erlaintzen bidez antolatu dut  ikasi ditudan beste kontu batzuk :


Hasiera
  • Bibliografia adibidez alfabetikoki jartzeko, bibliografia hautatu eta "Az->" agertzen den botoia klikatu.
  • Tituloak hautatuz gero baliagarria da aurkibidea egiteko, eta eskema ikuspegian "nivel 2" jarriz ere. Maila ezberdinak aukeratu ahal dira, dokumentuan agertzen den informazioaren arabera.
Txertatu
  • Estekak eta markatzaileak: Lehenik, hitz bat hautatu,"markadorea" sartu, gero beste hitz bat hautatu, "hipervínculo" klikatu eta azkenik, "lugar en este documento", eta listo!
Erreferentziak
  • "Cita" bat sartzeko: "agregar nueva fuente", bertan bibliografia idatzi eta horrela lan  horren aipua agertuko zaigu.
  • Argazki batean klik egin ondoren, "insertar título" klikatzen dugu eta horrela argazkiari izena ematen diogu.

Errebisatu
  • Iruzkinak nola txertatzen diren ikusi dugu: nahi dugun esaldia edo hitza hautatu, "nuevo comentario" klikatu, eta badago. Gero, dokumentuan egiten diren aldaketak ikusi nahi baditugu "control de cambios" klikatu" eta listo.


2014/11/14

Gaur proiektuarekin hasi gara, taldeka bildu gara eta irakaslearen azalpelnak jarraituz, talde lanetan agertu ahal diren egoera batzuk irakurri eta komentatu ditugu. Klase guztiarekin partekatu ditugu iritzi ezberdinak, egoera batzuk besteak baino ohikoagoak zirelako. Ondoren, "Los jetas y los pasotas" izeneko testua irakurri dugu eta gure talde txikietan komentatu eta gero ondorio batzuetara heldu gara; erabakirik onena arazoak hasieratik moztea dela, bestela, arazoa handitzen joango da eta.


Proiektua bideratzeko talde fitxa egin dugu eta bileraren akta idatzi, non taldeko arauak ezarri ditugu. Klasearekin amaitzeko, Sites bat sortu behar izan dugu taldeka eta bertan hainbat orrialde zabaldu gure lanak igo ahal izateko. 


2014/11/20

Gaur, egoeraren azterketa egin behar izan dugu. Horretarako, Lehen Hezkuntzako 4.maila oinarriz hartu dugu eta Popple bat sortu dugu informazioa eskema moduan antolatu ahal izateko. Gero, hainbat galdera erantzun ditugu, hipotesiak planteatuz; horretarako, brainstorming egin ostean, ideiak aukeratu ditugu. Azkenik, kronograma bat idatzi dugu, saio bakoitzean zer egingo dugun antolatzeko helburuarekin.




2014/11/21

Gaurko saioan gaitasun digitalari buruz hitz egin dugu, eta gaia aurkezteko irakasleak hurrengo bideoa jarri digu : " La competencia digital"




Bideoa ikusi ondoren, hartutako apunteekin, eta interneten bilatutako informazioarekin eskema bat osatu dugu Popple-rekin. Orokorrean, bideoa interesgarria iruditu zait, nahiz eta Jordi Adellek oso azkar hitz egin. 




Eskema sortu ondoren, sintesi bat egin dugu, non saiatu garen informazioa ahalik eta garbiren azaltzen. Amaitzeko, egindako guztia sites-era igo dugu.


2014/11/27


Gaurko saioan, egin beharreko jarduerak (5.5 eta 5.6 ariketak) eginda nituenez; hau da, Delicious izeneko web orrian estekak gordetzea eta materiala aztertzeko fitxa betetzea, bloga apaintzen egon naiz, letra aldatzen, koloreak... Taldekideen artean informazioa tartekatu egin dugu, bakoitzak egin dituen fitxak komentatuz. Sites-era igo ditugu fitxak eta akta egin dugu. Azkenik, irakasleak hurrengo jarduera azaldu digu, egoeraren birdefinizioa, eta nola egin ahal dugun pentsatzen hasi gara.


2014/12/11

Proiektua amaituta geneukanez, hau da, 5.7 eta 5.8 jarduerak osatuta geneukanez, matiz batzuk egin ditugu eta sortutako Blogan aldaketa batzuk egin ditugu, informazioa ahalik eta hoberen irakurri ahal izateko, transparentziarekin irakurtzea zailagoa egiten zen eta. Oraindik ez dakigu ze baliabide erabiliko dugun proiektuaren aurkezpena egiteko. 



(Irudian klik eginez gero Blogaren helbidera eramango zaitu)

2014/12/12 

Gaurko saioan, txostena irakurri eta aurkezpena prestatu ondoren, proiektua amaitzea lortu dugu. Taldekide guztiok ados jarri gara eta Prezi bat egitea erabaki dugu proiektua klaseari eta irakasleari azaltzeko. Ni ez naizenez aurkezpenaren egunean egongo, ahalik eta gehienen laguntzen saiatu naiz. Hona hemen egin dugun Prezi-a:



Bestalde, talde baten aurkezpena ikusi dugu, eta oso interesgarria iruditu zait burutu duten proiektua. Hala ere, esan beharra daukat, orokorrean ez dudala oso ondo ulertu egin beharrekoa, hau da, proiektua egitearen helburua;  gustatuko litzaidake proiektua praktikan jarri ahal izatea, eta horrela helburuak argiago ikus ahal izateko.


2014/12/18

Gaur, aurkezpenak egiteko eguna izan da; Modulu laneko aurkezpen bat izan dugu, eta baita IKTko proiektu ezberdinen aurkezpenak ere. 

Hasteko, talde baten modulu laneko aurkezpena ikusi dugu. Power Point erabili dute haiek jarraitu duten prozesua azaltzeko, eta azalpenaren ondoren, sortu duten bideoa ikusi dugu. Pixka bat astuna iruditu zait aurkezpena, taldekide bakoitzaren herriaren ondare kulturalak aurkeztea gehiegi iruditu zaidalako, baina, hala ere, interesgarria izan da. Bideoari dagokionez, nahiko profesionala ikusi dut planoen aldetik eta istorioa asko gustatu zait. 

Gero, taldean lanean ibili gara eta Sites-ean egindako moldaketak ikusi ditugu. Horrela geratu da: 





Jarraitzeko, IKTko aurkezpenak egin dira. Hiru taldek egin ditugu gure proiektuaren aurkezpena, eta lehenengoa, Childtopia eskola proiektua izan da, zein gustatu egin zaidana eta nahiko intesgarria ikusi dut umeekin lantzeko, baina nire ustez, zerbait falta zitzaion aurkezpenari, informazio gehiago agian.  Bigarrena, gure taldea izan da. Eta hirugarrena, modulu lana aurkeztu duen talde bera izan da, eta nire taldea bezala blog bat egitea erabaki dute.


2014/12/19

Gaur, azken eguna izan da. Nire taldearen modulu laneko aurkezpena egin dugu, jarraitu dugun prozesua pixka bat azalduz, zer nolako zailtasunak izan ditugun, gure aukeraketaren arrazoia... Ahozko azalpena amaitu ondoren, guk egindako bideoa jarri dugu, eta orokorrean jenderaren gustukoa izan da. 

Ondoren, azkenengo taldeak bere proiektua aurketztu du. Talde hau aukeratutako baliabidea bloga izan da; haiek proposatu duten proiektua da irakasleak bloga egitea, blog informatibo eta kolektiboa, hain zuzen ere, eta bertan ariketak proposatzea, zalantzak argitzea... Nire taldeak proposatutakoaren antzeko proiektua iruditu zait.

Aurkezpen guztiak amaitu eta gero, etxera joateko aukera izan dugu, baina nire taldean bageneuzkan egitekoak, aktak, sites apaindu eta taldeko koebaluazioa egitea, alegia. 

Guzti hau egin ondoren, esan dezaket dena amaitu dugula! Beraz, ikusi arte!

Modulu laneko aurkezpena eta bideoa
























    No hay comentarios:

    Publicar un comentario