Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Astekaria. Ikaskuntza gurpilak.

2014/11/20

IKASKUNTZA GURPILAK


Gaurko saio teorikoan aurkezpenak egiten jarraitu dugu. 7 taldeek egin behar zuten aurkezpena, haien artean, nire taldea.  Hainbat baliabide digitalak erabili dira bildutako informazioa aurkezteko: bideoak argazkiekin eta aurretik grabatutako audioekin, Power Pointa, Prezi eta ahots grabaketa aldi berean, Driveko Power Pointa... Orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak eta interesgarriak izan dira, nahiz eta gai batzuk astunagoak izan, eta azkenengo biak ia berdinak izan. 

Nire taldeko aurkezpena "EL APRENDIZAJE AUTORREGULADO COMO MARCO TEÓRICO PARA LA APLICACIÓN EDUCATIVA DE LAS COMUNIDADES VIRTUALES Y LOS ENTORNOS PERSONALES DE APRENDIZAJE" izeneko testuari buruz izan da. Esan beharra dago ez dela oso luzea, hala ere, irakurtzeko pixka bat astuna izan arren, IKT-ak hezkuntzan erabiltzeko oso baliagarriak direla ikusi eta ulertu ahal izan dut. Taldekide bakoitzak testua irakurriz gero, guztion arteko sintesia egiteko bildu ginen, bakoitzak bere ekarpenak eginez; eta klase aurrean aurkezpena egiteko bideo bat erabaki genuen, argazkiekin ea bideo batzuen zatiekin eta gure ahotsen grabaketarekin.

Sintesia: 

1- MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK

Dakigunez, teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan. Bereziki irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia egiten badiogu. Izan ere, teknologiari esker, metodologiak, irakasle-ikasleen rolak eta abar aldatu egin dira.

Modu honetan, aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala indar handiagoa hartzen ari da.


2. KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO INGURUGIRO PERTSONALAK: EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK

2.1 Komunitate Birtualak
Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek,  ezagutzak hartzea helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak bilakatzen dira.
IKBk honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
  • Pertsonek dispositibo ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
  • Denborarekiko malgutasuna komunikatzerako orduan.
  • Ez dute kokaleku zehatz bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
  • Informazioaren partekatze hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
  • Komunikazio multidirekzionala sustatzen du.
  • Ikasketa minimo bat bermatzen du.

Ez dugu ahaztu behar, komunitate hauek, itxiak/libreak edo gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek parte-hartze maila ezberdinak izango dituzte.

2.2 Ikasketarako ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu honetan, ikasleek eta irakasleek haien kudeaketaren eta ikaskuntza prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez dute kontuan hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten duten baino.


3. IKASKUNTZA AUTORREGULATUA

Ikasleak bere metodo propioak aplikatzen ditu, autoebaluatu egiten da eta, beharrezkoa izanez gero, errakuntzak zuzentzen ditu. Hortaz, ikaslea bere ikaskuntza eta formakuntza prozesuko pieza klabea da. Horretarako, pausu batzuk jarraitzen ditu:
  • Helburuak finkatu
  • Planifikatu
  • Automotibatu
  • Arreta kontrolatu
  • Ikaskuntzarako estrategiak aplikatu
  • Autokontrolatu
  • Autoebaluatu
  • Autoerreflexionatu
4. ONDORIOAK

Aipatutako guztia martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia teknologikoak izan behar dituzte. Horrela, Interneten nabigatu beharrean, surfeatu egingo dute. Hau da, Interneta modu zabal eta sakon batean erabiliko dute ahalik eta etekin handiena ateratzeko. 



Hitz gakoak:

  1. Komunitate
  2. Birtuala
  3. Autorregulazioa
  4. Interakzioa
  5. Teknologia

Notak


Pertsonek ez dituzte soilik hezkuntza formalaren bidez ezagutzak jasotzen, prozesu ez formalen eta informalen bidez ere. 

KOMUNITATE BIRTUALAK

  • Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen bidez komunikatzen direnak.
  •  Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak: komunitate birtualak ezagutzak hartzea helburu dutenean.
  • IKB-n ezaugarriak: komunikazio multidirekzionala, ikasketa minimoa bermatu, dispositibo ezberdinak erabili, malguak denborari dagokionez, ez dute kokalekurik...
Komunitate hauak gidatuak izan behar dira.

IKASKETARAKO INGURUGIRO PERTSONALAK (PLE)

PLEek ez dute kontuan hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten duten baino.

IKASKUNTZA AUTORREGULATUA

Ikasleak bere estrategiak aplikatzen ditu, autoebaluatzen da, eta beharrezkoa izanez gero, akatsak zuzentzen ditu.  Pausu batzun jarraitu behar dira:

  • Planifikatu
  • Automotibatu
  • Arreta kontrolatu
  • Ikaskuntzarako estrategiak aplikatu
  • Autokontrolatu
  • Autoebaluatu
  • Autoerreflexionatu
  • Helburuak finkatu


LABURBILTZEKO

Aipatutako guztia aplikatzeko, ikasleak gaitasun minimo batzuk izan behar ditu teknologiaren arloan eta bere ikasketak antolatzeko gai izan behar da. Horrela gaian sakondu ahal izango dute (surfeatu), eta ez bakarrik gainetik pasatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario