Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 27 de noviembre de 2014

Astekaria.

2014/11/27

Gaurko saio magistralean, azken  aurkezpenak egin dira. Sei talde aurkeztu dute bere lana, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira. Landutako gaiak honako hauek izan dira:

  •  Gaitasun digitala
  • Eskola 2.0
  • Ikaskuntza estrategiak eta IKTak
  • IKT praktika onak
Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan, baina soilik haietako batek   ahots grabaketarekin konbinatu du. Talde honek, beste baliabide batzuk erabili ditu grabaketak konbertitzeko eta moldatzeko (konbertidorea, audacity...). Beste talde batek bideo bat sortu du taldekideen ahotsaren grabaketa atzetik sartuz, azalpen moduan. Nahiko interesgarria izan da, nahiz eta audioa pixka bat baxu entzun. Azken taldeak, Emaze programa erabiltzea erabaki du, zein oso interesgarria ikusi dudan, ez nuelako baliabide hori ezagutzen, eta etorkizunerako lanetan erabiltzeko aukera ikusi dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario