IKASKUNTZA GURPILAK
Gaurko saio teorikoan aurkezpenak egiten jarraitu dugu. 7 taldeek egin behar zuten aurkezpena, haien artean, nire taldea. Hainbat baliabide digitalak erabili dira bildutako informazioa aurkezteko: bideoak argazkiekin eta aurretik grabatutako audioekin, Power Pointa, Prezi eta ahots grabaketa aldi berean, Driveko Power Pointa... Orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak eta interesgarriak izan dira, nahiz eta gai batzuk astunagoak izan, eta azkenengo biak ia berdinak izan.
Nire taldeko aurkezpena "EL APRENDIZAJE AUTORREGULADO COMO MARCO TEÓRICO PARA LA APLICACIÓN EDUCATIVA DE LAS COMUNIDADES VIRTUALES Y LOS ENTORNOS PERSONALES DE APRENDIZAJE" izeneko testuari buruz izan da. Esan beharra dago ez dela oso luzea, hala ere, irakurtzeko pixka bat astuna izan arren, IKT-ak hezkuntzan erabiltzeko oso baliagarriak direla ikusi eta ulertu ahal izan dut. Taldekide bakoitzak testua irakurriz gero, guztion arteko sintesia egiteko bildu ginen, bakoitzak bere ekarpenak eginez; eta klase aurrean aurkezpena egiteko bideo bat erabaki genuen, argazkiekin ea bideo batzuen zatiekin eta gure ahotsen grabaketarekin.
Sintesia:
1- MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO
ESZENATOKI BERRIAK
Dakigunez,
teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan. Bereziki
irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia egiten badiogu.
Izan ere, teknologiari esker, metodologiak, irakasle-ikasleen rolak eta abar
aldatu egin dira.
Modu
honetan, aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala indar
handiagoa hartzen ari da.
2. KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO
INGURUGIRO PERTSONALAK: EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI
BERRIAK
2.1 Komunitate Birtualak
Komunitate Birtualak balore eta interes komun
batzuk dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu
desberdinen bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek,
ezagutzak hartzea helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak
bilakatzen dira.
IKBk honako ezaugarri hauek ditu, besteak
beste:
- Pertsonek
dispositibo ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
- Denborarekiko
malgutasuna komunikatzerako orduan.
- Ez dute
kokaleku zehatz bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
- Informazioaren
partekatze hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
- Komunikazio
multidirekzionala sustatzen du.
- Ikasketa
minimo bat bermatzen du.
Ez dugu ahaztu behar, komunitate hauek,
itxiak/libreak edo gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek
parte-hartze maila ezberdinak izango dituzte.
2.2
Ikasketarako ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu honetan, ikasleek eta irakasleek haien
kudeaketaren eta ikaskuntza prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez
dute kontuan hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek
nola ikasten duten baino.
3. IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak bere metodo
propioak aplikatzen ditu, autoebaluatu egiten da eta, beharrezkoa izanez gero,
errakuntzak zuzentzen ditu. Hortaz, ikaslea bere ikaskuntza eta formakuntza
prozesuko pieza klabea da. Horretarako, pausu batzuk jarraitzen ditu:
- Helburuak
finkatu
- Planifikatu
- Automotibatu
- Arreta
kontrolatu
- Ikaskuntzarako
estrategiak aplikatu
- Autokontrolatu
- Autoebaluatu
- Autoerreflexionatu
4.
ONDORIOAK
Aipatutako
guztia martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia teknologikoak
izan behar dituzte. Horrela, Interneten nabigatu beharrean, surfeatu egingo
dute. Hau da, Interneta modu zabal eta sakon batean erabiliko dute ahalik eta
etekin handiena ateratzeko.
Hitz gakoak:
- Komunitate
- Birtuala
- Autorregulazioa
- Interakzioa
- Teknologia
Notak
Pertsonek ez dituzte soilik hezkuntza formalaren bidez ezagutzak jasotzen, prozesu ez formalen eta informalen bidez ere.
KOMUNITATE BIRTUALAK
- Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen bidez komunikatzen direnak.
- Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak: komunitate birtualak ezagutzak hartzea helburu dutenean.
- IKB-n ezaugarriak: komunikazio multidirekzionala, ikasketa minimoa bermatu, dispositibo ezberdinak erabili, malguak denborari dagokionez, ez dute kokalekurik...
Komunitate hauak gidatuak izan behar dira.
IKASKETARAKO INGURUGIRO PERTSONALAK (PLE)
PLEek ez dute kontuan hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten duten baino.
IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak bere estrategiak aplikatzen ditu, autoebaluatzen da, eta beharrezkoa izanez gero, akatsak zuzentzen ditu. Pausu batzun jarraitu behar dira:
- Planifikatu
- Automotibatu
- Arreta kontrolatu
- Ikaskuntzarako estrategiak aplikatu
- Autokontrolatu
- Autoebaluatu
- Autoerreflexionatu
- Helburuak finkatu
Aipatutako guztia aplikatzeko, ikasleak gaitasun minimo batzuk izan behar ditu teknologiaren arloan eta bere ikasketak antolatzeko gai izan behar da. Horrela gaian sakondu ahal izango dute (surfeatu), eta ez bakarrik gainetik pasatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario