Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 18 de diciembre de 2014

Astekaria.

2014/12/18

Gaur klase azken eguna izan da, eta dokumentatzaile talde batek bere lanaren aurkezpena egin du, nire taldeko Dokumentatzaileek ziren, hain zuzen ere.

Aurkezpena egin ondore, irakasleak hainbat bideo eta testu ezberdinak eskaini dizkigu hausnarketa egiteko asmoarekin, eta horrela, lauhilabeteari amaiera emateko.

- Diziplinari buruzko bideoa ikusi dugu: Sesha

- "Erosotasun eremutik irten ikaskuntzaren eremuan sartzeko" izeneko testua irakurri digu, eta musika jarri du atzetik, asko lasaitu nauena.

- "Respuestas para pensar" izeneko bideoa ikusi dugu, non Juana Sanchok teknologiak hezkuntzan duen eraginari buruz hausnartzen duen. Bideoa ikusita, zenbait ideia deitu dute nire atentzioa, adibidez, suposatzen zela teknologiek gauzak aldatuko zituztela, telebista, zinema, ordenagailuak...baina oraindik ez dira aldaketarik ikusi hezkuntzan, tresna guzti hauek ez dute hezkuntza hobetuko antolakuntza sistema berdina izaten bada; ezin baitugu gauza bat aldau beste batzuk moldatzen ez baditugu.


- Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera. Honen inguruan hausnartu dudana izan da, zerbait ez badu funtzionatzen, zergatik ez dugu zeozer berri proposatzen? Ikaskuntzan erabiltzen diren metodoak eta estrategiak ez badira hain eranginkorrak, zergatik ez aldatu?

Klasearekin amaitzeko, irakasleak gaiarekin loturiko azalpen argiak ematen dituzten bi gizon proposatu digu; Jordi Adell eta Manuel Aria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario