Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

viernes, 19 de diciembre de 2014

Azkenengo sarrera.

Lauhilabetean zehar egindakoa laburbiltzeko asmoarekin idazten dut sarrera hau. 

Irakasgaiarekin hasi ginenean, baliabide digital ezberdinak erabiltzen ikasiko nuela uste nuen, baina ez da horrela izan. Pare bat baliabide berri ezagutu ditut beste ikasleek egindako aurkezpenei esker, eta etorkizunean erabiliko ditudala uste dut. 
Ikaskuntza gurpilak proiektua ondo egon da, informazioa landu dugu eta bakoitzak nahi zuen baliabide digitala erabili du aurkezpena egiteko. Gai batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, baina gertatu zena izan zen, egun berean gai bereko aurkezpenak egin zirela, eta azkenean pixka bat errepikagarria egiten zen.

Blogaren bitartez, eguneroko moduko bat sortu dugu, ostegunero (saio magistraleko eguna) sarrera bat publikatzen, eta Saio Teorikoa deitutako etiketaren bitartez antolatuz. Sarrera hauetan klasean egindakoa laburbiltzen saiatu naiz; ikusitako bideoak estekatzen, nire hausnarketa pertsonalak txertatzen... Gainera, irakurritako testuen sintesia, hitz gakoak eta nota pertsonalak ere jarri behar izan ditugu; bata ikaskuntza gurpilak izeneko proiektuan landu beharreko testua,  eta bestea, lauhilabetearen hasieran irakurri beharrekoa, hau da, lehenengo emangarria.

Esan behar dut, orokorrean, espero nuen baino gutxiago ikasi dudala; ez ditut ondo ulertu egin ditugun proiektuak, agian ez zeudelako ondo zehaztuta, baina nire ustez, proiektu interesgarriagoak egin ahal izan genituen. Hala ere, klasean ikusitako bideoei esker, hausnarketak egin ahal izan ditut, eta horrek, beste ideia batzuekin lotzeko balio izan dit, eta baita nire iritzia sortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario