Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 11 de diciembre de 2014

Astekaria.

2014/12/11

Gaur, alde batetik, ikaskuntza gurpilak izeneko proiektua bukatzeko, dokumentatzaileek egindako lana klase aurrean aurkeztu dute, haien blogak erakutsiz eta beste taldeek egindako lanari buruzko bildu duten informazioa azalduz.Interesgarria izan da egin duten lana ikustea, nola erabaki duten ikasketa prozesuaren behaketa egitea (site-s batean, adibidez), eta nire ustez, nahiko lan gogorra izan daiteke, talde guztiek egindakoa biltzea ez baita lan erraza. 

Beste aldetik, irakasleak azaldu digu nola egin beharko dugun blogaren amaierako sarrera. Bertan idatzi beharko dugu saio teorikoetan egindakoa eta izan ditugun zailtasunak azaldu. Nire ustez, hobeto egongo zen azken sarreran hausnarketa eta autoebaluazio moduko bat egitea, eta ez saio teorikoen laburpena errepikatzea, astero egiten ditudan sarreretan azalduta baitago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario