Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

domingo, 14 de diciembre de 2014

Goazen ikasgela apaintzera!

Irakasleak birziklapenaren garrantzia azaldu ondoren, arestian aipaturiko ariketen bidez, esaterako, umeek ikasi dutena praktikan jarri daitekela azaldu ahal du. Nire proposamena da hurrengo bideoa jartzea, umeek ikus ditzaten hainbat gauza egin ahal direla birziklatzeko materialekin, eta horrela haien interesa pizten saiatu. 


Behin bideoa ikusita, ikasleek gehien gustatu zaien ideia hartuko dute ikasgela apaintzeko helburuarekin eta egiten saiatuko dute; horretarako beharrezko materialak pentsatuko dituzte hurrengo saioan ariketa egin ahal izateko. Saio honetan zehar, ariketa librea denez, ikasle bakoitzak bere proposamenak egin ahal izango ditu, bakoitzari bururatzen zaion eskulana; baina hori bai, irakasleak kontrolatuko du ea birziklatzeko materialak diren ala ez, eta ikasleei haien arazoetan gidatzen saiatuko da. 




(Irudietan klikatuz gero nondik hartu ditudan agertuko da)

No hay comentarios:

Publicar un comentario